Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nazioarteko Hezeguneen Eguna ospatuko da igandean Urdaibai Bird Centerren

Dokumentuaren akzioak

Nazioarteko Hezeguneen Eguna ospatuko da igandean Urdaibai Bird Centerren

2020/01/31 - Unibertsitatea.net
Otsailaren 2an izango da, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00etara. Goizean zehar hegaztien eraztunketa zientifiko nola egiten den azalduko dute besteak beste.
Nazioarteko Hezeguneen Eguna ospatuko da igandean Urdaibai Bird Centerren

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Otsailaren 2an ospatuko da Nazioarteko Hezeguneen Eguna eta hori dela eta ate irekien eguna egingo du Urdaibai Bird Centerrek igandean bertan.

Nazioarteko Hezeguneen Egunerako aurten aukeratutako leloa "Hezeguneak eta biodibertsitatea" da eta gai honen garrantzia azpimarratuko dute egunean zehar.

Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00etara egongo dira zentroko ateak zabalik. Goizean zehar hegaztien eraztunketa zientifiko nola egiten den azalduko dute besteak beste eta hezeguneko hegaztiak behatzeko aukera ere egongo da. Izan ere, datak bat egiten du Europako hegaztien negu-pasaren momentu gorenarekin. Udazken bukaeran ipar Europako hotzetik ihesi etorritako hainbat espezie daude hezegunean: ahateak, hegaberak, ubarroiak, lertxunak, mokozabalak, zezen-txoria, arrano-arrantzalea...

Iturria: Urdaibai Bird Center