Dokumentuaren akzioak
Nazioarteko Hezeguneen Eguna ospatuko da igandean Urdaibai Bird Center-en
2022/02/04 - Unibertsitatea.net
Otsailaren 6an izango da, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00etara. Goizean zehar hegaztien eraztunketa zientifiko nola egiten den azalduko dute besteak beste.
Otsailaren 6an ospatuko da Nazioarteko Hezeguneen Eguna eta hori dela eta ate irekien eguna egingo du igandean Urdaibai Bird Center-ek.
Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00etara egongo dira zentroko ateak zabalik. Goizean zehar hegaztien eraztunketa zientifiko nola egiten den azalduko dute (aurrez izena eman behar da) eta hezeguneko hegaztiak behatzeko aukera ere egongo da. Izan ere, datak bat egiten du Europako hegaztien negu-pasaren momentu gorenarekin.
Iturria: Urdaibai Bird Center.