Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nazioarteko bost unibertsitatetan Euskara eta Euskal Kultura irakasteko irakurleak behar ditu Etxepare Euskal Institutuak

Dokumentuaren akzioak

Nazioarteko bost unibertsitatetan Euskara eta Euskal Kultura irakasteko irakurleak behar ditu Etxepare Euskal Institutuak

2019/04/23 - Unibertsitatea.net
Eskolak datorren urtean ematen hasiko dira hautatuak, hain zuzen, Alemanian, Irlandan, Polonian eta Japonian.
Nazioarteko bost unibertsitatetan Euskara eta Euskal Kultura irakasteko irakurleak behar ditu Etxepare Euskal Institutuak

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Etxepare Euskal Institutuak Euskara eta Euskal Kultura irakasteko irakurleak behar ditu nazioarteko bost unibertsitatetan.

Irakurleak Alemaniako Berlingo Freie eta Frankfurteko Goethe Unibertsitateetarako, Irlandako Corkeko Unibertsitaterako, Poloniako Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitaterako eta Japoniako Tokioko TUFS Unibertsitaterako behar dira.

Hautaketarako deialdi publikoa irekita dago datorren maiatzaren 17a arte (barne) eta eskabidea Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan edo Eusko Jaurlaritzaren ZUZENEAN bulegoetan aurkeztu beharko da.