Dokumentuaren akzioak
Naufragioei buruzko erakusketa Errenterian
Hondoratutako itsasontzietan adituak dira Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Arkeolurreko Ana Benito eta Javier Mazpule. 1900 eta 1975 urte bitartean gertatutako itsas istripuak ikertzen dihardute eta urperatutako tripulazio eta salbamendurako baliabide guztiak omentzeko erakusketa antolatu dute Errenterian, Xenpelar Etxean.
Antolatzaileen helburua da "ontzi horiek guztiak hondotik ateratzea, berriro ere nabiga dezaten gure memorian zehar, gure itsas ondarearen elementu gisa". Horrela hainbat naufragio gogoratu nahi izan dituzte erakusketan: Gerra garaian Kantauri itsasoan hondoratutakoak, ekaitzen ondorioz istripuak izan zituztenak, arrantza-ontziek izandako zoritxarrezko ezbeharrak...
Irudi panelek, naufragioaren kokatze mapek eta ezbeharretatik berreskuratutako objektuek osatuko dute erakusketa besteak beste. Otsailaren 2a arte egongo da ikusgai.
Informazio gehiago: Aranzadi Zientzia Elkartea.