Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Natur Zientzien IV. Topaketak egingo dira azaroan (udaberrra atzeratu dira)

Dokumentuaren akzioak

Natur Zientzien IV. Topaketak egingo dira azaroan (udaberrra atzeratu dira)

2020/09/22 - Unibertsitatea.net
Azaroaren 7en eta 8an egingo da Iruñean. UEUren Natur Zientzien sailak eta Euskal Natura elkarteak antolatu dute.

Natur Zientzien IV. Topaketa egingo da azaroaren 7an eta 8an Iruñeako planetarioan. Itsumustuka lelopean, aldaketa globala izango dute ardatz, baina inguruko gatazkak izango dira jomuga.

laugarren edizioa izango da aurtengoa eta hauxe da UEUren Natur Zientzien sailak eta Euskal Natura elkarteak topaketarako prestatutako egitaraua:

1. Hitzaldi-saioa: Basogintza: iragana eta geroa

  • Garazi Auzmendi Arkarazo (Ingeniaria, basogintzan aditua)
  • Alvaro Aragon Ruano (UPV/EHU)

 

2. Hitzaldi-saioa: Ondare genetikoa, uher eta urri

  • Andone Estonba Recalde (UPV/EHU)
  • Pablo Tejero Ibarra (CSIC, Aranzadi)

 

3. Eztabaida-saioak: Aldaketa globala ingurumen-hezkuntzarako akuilu

  • Aitziber Sarobe Egiguren (MU)
  • María Napal Fraile (NUP)

 

4. Gogoeta-saioa: Elikadura burujabetzaren analisia topagune

  • Arantza Aldezabal Roteta (UPV/EHU)
  • Juan Manuel Intxaurrandieta Salaberria (INTIA S.A.)
  • Joseba Otondo Bikondoa (Baztango Udala)
  • Mirene Begiristain Zubillaga (UPV/EHU)
  • Josebe Blanco (Pikunietako artzaina)
  • Inazio Irigoien Iriarte (NUP)

 

5. Mahai-ingurua: Orokorretik tokikora: ingurumen arazoak komunikabideetan

  • Izaro Gorostidi Bidaurrazaga (UPV/EHU)
  • Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute (Elhuyar)
  • Jenofa Berhokoirigoin Hirigarai (Argia)
  • Alex Fernández Muerza (BC3)

 

6. Poster-saioa

7. Irteera: Arga ibaiaren errestaurazioa ibilbide

  • Camino Jaso León (MEDIOES)

 

Posterrak aurkezteko deialdia zabaldu dute (azken eguna, urriak 26) eta topaketan matrikulatzeko aukera ere ireki da.