Dokumentuaren akzioak
NASAko ikertzaile bik hitzaldi bana emango dute Leioan irailaren 23 eta 24an
2019/09/19 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan izango dira. Sarrera librea eta doakoa da.
NASAko ikertzaile bi Leioan (UPV/EHU) izango dira datorren astean. Hitzaldi bana emango dute irailaren 23an eta 24an eta sarrera doakoa eta librea izango da:
- Irailak 23 (11.30etan Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan):
- Roger Wiens Los Alamoseko Laborategi Nazionaleko ikerketa zuzendaria da eta "Exploration of Martian Landscapes and its geochemistry with ChemCam onboard of Curiosity and plans for SuperCam in Mars2020" itzaldia eskainiko du. Wiens 2011tik Marten dabilen Curiosity rover-aren ChemCam tresnaren ikertzaile nagusia da. Baita NASAren Mars2020 roverraren SuperCam tresnaren ikertzaile nagusia.
- Irailak 24 (11.30ean, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan):
- Samuel Clegg Marten dabilen Curiosity rover-aren ChemCam tresnaren ikertzaile laguntzailea eta NASAren Mars2020 roverraren SuperCam tresnaren ikertzaile laguntzailea ere bada. "Laser-based Remote Instrumentation from Rovers and Landers: ChemCam (Curiosity), SuperCam (Mars2020), and future instruments" izango da emango duen hitzaldia.