Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Naima El Baniri #txiotesta

Dokumentuaren akzioak

Naima El Baniri #txiotesta

2020/11/12 - Unibertsitatea.net
Txiolari ulergarriena izan zen 2018ko "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketan.

Naima El Bani (@artikoan) geologoa "Txiolari ulergarriena" izan zen 2018ko "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" (#txiotesia) lehiaketan ondorengo ekarpenarekin: Ipar Altantikoan eta Artikoan iraganeko itsas-hondoko korronteen tenperaturaren azterketa foraminifero bentonikoak erabiliz.

5. edizioaren ateetan beste erronka bat proposatu diogu: #txiotesta.

 

Deskribatu erronka hitz batean. Ikasketa.

Txioak aldez aurretik prestatuta ala eguneko inspirazioaren olatura igo. Aldez aurretik heldu zitzaidan inspirazioa. Uste dut garrantzitsua dela aldez aurretik prestatzea eta zure familia eta lagunen (zure arloan lan egiten ez dutenen) “filtroa” pasatzea.

Konplikatuena? Denak izan ziren zailak idazten uste dut. Hitz tekniko eta ezezagun asko nituen (eta ditut) eta horiek azaldu gabe edo horiek era sinplean azaltzea oso zaila egiten zait tesiaz hitz egitea. Izenburua sinplifikatzea asko kostatu zitzaidan adibidez eta oraindik gaur egun ez dut uste izenburua sinplifikatzea lortu nuenik.

Dibertigarriena? Ez nuke esaten jakingo. Ondo pasatzen dut erronkekin eta txioak idaztea erronka handia izan zen.

Sorpresaren bat? Tesia nolabait sinplifikatu nezakeela sorpresa izan zen!

Besteen txioak irakurri zenituen? Bai, noski. Oso interesgarria izan zen beste doktoregoko ikasleekin konektatzea eta gauza berri asko ikastea. Asko eskertzen dut beste arloetako zientzialariek euren lana era errezean azaltzen dutenean nik ere ulertu dezadan eta hori motibazioa da nik ere nire zientzia komunikatzen ikasteko.

Irabazle "gaientzako" aholku baliagarriren bat? Aldez aurretik pentsatu eta prestatu txioak.

Zergatik parte hartu? Ez da ariketa sinplea, baina nik asko ikasi nuen aste horietan. Zientzia komunikatzen ikasteaz gain, lortu nuen ere papelean era eskematikoan nire ideiak ordenatzea eta horrek asko lagundu dit tesiaren idazketa prozesuan. Baten bati entzun nion behin zientzialari batek bere ikerketa ondo ulertzen duela era sinplean azaldu dezakenean.