Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nagusien dislexia ikertzeko boluntarioak behar ditu BCBLk

Dokumentuaren akzioak

Nagusien dislexia ikertzeko boluntarioak behar ditu BCBLk

2019/10/25 - Unibertsitatea.net
18-45 urte bitarteko boluntarioak behar ditu, eskuinak direnak.
Nagusien dislexia ikertzeko boluntarioak behar ditu BCBLk

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Hamar pertsonatik batek du dislexia. Normalean haurtzaroan atzematen da eta gero eta gehiago dira pertsona hauei laguntzeko diseinatu diren programak. Hala ere, oraindik ezezaguna da nagusietan ematen den dislexia eta hutsune hori ikertzeko kolaborazioa eskatu du BCBLk.

Zehazki, dislexikoak diren 18-45 urte bitarteko pertsonak behar dituzte, eskuinak. Ikerketarekin pertsona hauei laguntzeko teknikak diseinatzeko informazio baliagarria jaso nahi dute.

Interesa duenak 943.30.93.00 telefonora deitu dezake edo idatzi a.klimovich@bcbl.eu helbidera.