Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako Unibertsitateko ikasleek Harvard-en eta Yale-n ikasteko aukera izango dute

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako Unibertsitateko ikasleek Harvard-en eta Yale-n ikasteko aukera izango dute

2010/05/13 - Unibertsitatea.net

Nafarroako Unibertsitateak hainbat hitzarmen ditu Ameriketako Estatu Batuetako unibertsitateekin: Columbia, Berkeley, New York, George Washington...

Orain, Harvard eta Yale unibertsitate ospetsuekin ere akordio batera iritsi dira Nafarroako Unibertsitateko ikasleek han ikasteko aukera izan dezaten.

Yale-n "University of Navarra Summer Program at Yale" udako ikastaroan parte hartzeko aukera izango dute 20 ikaslek. Harvard-en berriz Zuzenbide Fakultateko ikasleek sei hilabetera arteko egonaldia egiteko aukera izango dute.