Dokumentuaren akzioak
Nafarroako Unibertsitateak Arte Garaikideko Museoa zabalduko du 2013an
Miguel Lopez-Remiro museoko zuzendariak, Nafarroako Unibertsitatearen Arte Garaikideko Museoak 2013ko udazkenean ateak zabalduko dituela espero du. Inaugurazio erakusketa prestatzen dabil jadanik Lopez-Remiro. Museoa, Unibertsitatearekin eta hiriarekin lotutakoa izango dela adierazi du zuzendariak.
25 milioi euroko kostua izango du eraikuntzak. Jatorri pribatua izango du inbertsioaren %60k eta gobernuak eta unibertsitateak ordainduko dute %40a. Unibertsitatearen esku izango da ikerketa egitasmoen eta erakusketen kudeaketa.
Museoak bi funts nagusi izango ditu, Maria Josefa Huarteren bildumako artelanak eta Jose Ortiz-Echaguek 1990an unibertsitateari emandako argazki bilduma.