Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako Unibertsitate Publikoak Zientziaren Museoa sortu du

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Zientziaren Museoa sortu du

2015/06/10 - Unibertsitatea.net
Bere ondare zientifikoa eta teknikoa nabarmentzeko sortu du eta ikastegi eta sailetan banatuta dago.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak Zientziaren Museoa sortu du

NUP-aren argazkia

Zientziaren Adiskideen Elkartearen lankidetzarekin sortu da proiektua eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ondare zientifikoa eta teknikoa nabarmentzeaz aparte, unibertsitatean irakasten diren diziplinetako praktika profesional eta zientifikoan erabiltzen diren objektuen bildumak katalogatzea, kontserbatzea eta erakustea du helburu.

Ekainaren 5ean aurkeztu zuten museoa Eloísa Ramírez Unibertsitate Proiekziorako errektoreordeak eta Antonio Vela eta Joaquín Sevilla NUPeko irakasleek eta Zientziaren Adiskideen Elkarteak. Guztiek azpimarratu zuten zientzia dibulgatzeko beharra asebeteta egotearen garrantzia.

NUPen ikasten diren diziplina gehienek, aldaketa handiak izan dituzte azken hamarraldietan. Eraldaketa horiek diziplina horien historiako parte izan diren objektu-multzoen bidez ezagutu eta ikasi ahal dira duela gutxi arte. Hala gertatzen da Telekomunikazioen Museoarekin. Museo hori Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan dago eta Zientziaren Museo berri honen ernamuintzat har daiteke.