Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako Gobernuak 10.000 euro jarriko ditu Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko ikasleek praktikak euskaraz egin ditzaten

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako Gobernuak 10.000 euro jarriko ditu Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko ikasleek praktikak euskaraz egin ditzaten

2010/05/27 - Unibertsitatea.net

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu dute Komunikazio Fakultateko ikasleek euskaraz praktikak egin ditzaten.

Ikus-entzunezko Komunikazioa, Kazetaritza, eta Publizitatea eta Harreman Publikoak lizentziaturako 3. eta 4. mailako ikasleei dago zuzenduta eta helburua da unibertsitateko ikasleen prestakuntza hobetzea eta euskara baliatzen duten hedabideen eskura euskaraz dakiten profesional gehiago jartzea.

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, 10.000 euro jarriko ditu aurten ekimen honetarako.