Dokumentuaren akzioak
Musika Lehen Hezkuntzan enborrezko irakasgaia ez izatearen ondorioak
Lehen Hezkuntzan Hezkuntza artistiko-musikala enborrezko irakasgaia ez izatea erabaki zen 2013an. Honek eragina izan du ikastetxeetan eta ondorioz irakasgai hori ematen duten irakasleetan. Horixe aztertu du Rolando Angel-Alvaradok UPNA/NUP-en irakurri berri duen doktorego tesian.
Rolando Angel-Alvarado Txiletarra Musika Hezkuntzako irakaslea da eta Hezkuntza artistiko-musikoa Lehen Hezkuntzan enborrezko irakasgaia ez izatearen eraginak ikertu ditu. Bere ikerketako emaitzek zera erakutsi dute besteak beste, irakasle hauek lan karga txikiagoa izaten dutela eta ondorioz batzuetan beste irakasgai batzuk eman behar izaten dituztela. Gainera zentroko gainerako irakasleriak eta zuzendaritza-taldeek irakasgai hauen balioa gutxietsi egiten dutela erakutsi dute emaitzek eta honek guztiak laneko bakartasuna eta estresa eragiten dutela Hezkuntza artistiko-musikaleko irakasleetan.
Nazioartean egoera bestelakoa dela dio ikertzaileak eta nahitaezkoa dela "politikariek neurriak hartzea irakasgai hori berriz ere nahitaezkoa izan dadin enborreko curriculumean, Lehen Hezkuntzako ikasle guztien kultura prestakuntzarako eta prestakuntza artistikorako eskubidea babesteko”.
Irakurri UPNA/NUPen egin dioten elkarrizketa.