Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Munduko sukaldarien proiektu eraldatzaileak ezagutzeko sariketa: Basque Culinary World Prize

Dokumentuaren akzioak

Munduko sukaldarien proiektu eraldatzaileak ezagutzeko sariketa: Basque Culinary World Prize

2020/02/25 - Unibertsitatea.net
Hautagaiak proposatzeko azken eguna maiatzaren 4a izango da eta irabazlea Japonian hautatuko dute irailean.
Munduko sukaldarien proiektu eraldatzaileak ezagutzeko sariketa: Basque Culinary World Prize

Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay

Basque Culinary Centerrek eta Eusko Jaurlaritzak sortutako Basque Culinary World Prize sariketan izendapenak egiteko epea ireki da.

Lehiaketarekin agian hain ezagunak ez diren munduko sukaldarien ekimen eraldatzaileak ezagutzea lortu nahi da. Honela besteak beste berrikuntzan, teknologian, heziketan, ingurumenean, osasunean, elikagaien industrian eta garapen sozial edo ekonomikoan proiektuak garatzen ari diren profesionalei dago zuzenduta.

Izendapenak Basque Culinary World Prize gunetik egin behar dira maiatzaren 4a aurretik eta irabazlea Japonian aukeratuko du irailean  Basque Culinary Centerren Nazioarteko Kontseiluak. Irabazleak 100.000 euroko saria eskuratuko du gastronomiaren alorreko proiektu eraldatzaile horretan erabiltzeko.

Iturria: Basque Culinary Center.