Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Jakinduriek mundue erreko dau" bertsozientzia ekitaldia egingo da azaroaren 7tik 9ra

Dokumentuaren akzioak

"Jakinduriek mundue erreko dau" bertsozientzia ekitaldia egingo da azaroaren 7tik 9ra

2019/10/29 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUk antolatzen duen Zientzia Astearen barruan antolatu da boskarren edizioa. Azaroaren 7, 8 eta 9an egingo da, Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
"Jakinduriek mundue erreko dau" bertsozientzia ekitaldia egingo da azaroaren 7tik 9ra

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

XIX. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea antolatu du UPV/EHUk azaroaren 6tik 10era. Tailerrak, hitzaldiak, ikuskizunak... egitarau zabala prestatu dute.

Antolatzen diren ekintzen artean boskarrenez egingo da zientzia, umorea, musika eta bertsolaritza uztartuko dituen "Jakinduriek erreko dau" bertsozientzia ekitaldia. Kike Amonarrizek gidatuko du eta hiru saio egingo dira (Bilbon, Donostian eta Gasteizen).

Saio bakoitzean ikertzaile batek gai baten gaineko 10 minutuko hitzaldia emango du eta gero Kike Amonarrizek hitzaldiaren gaiari lotutako gaia proposatuko die bertsolariei.

Hona hemen antolatu dituzten hiru saioetako informazioa:

  • BILBO, azaroak 7 (18:30etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan).
    - Bertsolariak: Uxue Alberdi eta Igor Elortza.
    - Hizlariak:
    • Koldo Garcia (genetista): "Bakailaoa bere gene-saltsan"
    • Inma Hernaez (ingeniaria): "Aizu, Robota, kantaidazu zeozer!"
    • Jon Larruskain (kirol zientzien arloko ikertzailea): "Futboleko lesioen lezioak"
  • DONOSTIA, azaroak 8 (19:00etan, Tabakaleran).
    - Bertsolariak: Sustrai Colina eta Alaia Martin.
    - Hizlariak:
  • GASTEIZ, azaroaren 9 (19:00etan, Bibat Museoan).
    - Bertsolariak: Jone Uria eta Julio Soto.
    - Hizlariak:
    • Oskar Gonzalez (kimikaria): "Zure begiek mintzen naute"
    • Bittor Rodriguez (nutrizionista): "Barazkiak jateko!"
    • Onintze Salazar (meteorologoa): "Eguraldiaren soinuak"

Ekitaldietako sarrera librea eta doakoa da.

Iturria: Zientzia Kaiera.