Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mundu mailako enpresetan praktika ordainduak egiteko 60 beka banatuko ditu Global Training-ek

Dokumentuaren akzioak

Mundu mailako enpresetan praktika ordainduak egiteko 60 beka banatuko ditu Global Training-ek

2019/07/16 - Unibertsitatea.net
Unibertsitateko titulazioa edo Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloa duten 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago.

Global Training 2019 deialdian 60 beka banatuko dituzte AFM-k eta Ikaslan-ek.

Atzerriko enpresetan eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko bekak dira eta euskaldun gazte tituludunei zuzendutakoak dira, unibertsitarioei eta goi mailako lanbide-heziketa dutenei.

Egonaldiak 6 eta 12 hilabete bitarteko iraupena izango dute eta izena emateko epea uztailaren 15etik irailaren 13ra egingo da zabalik.

Informazio guztia hemen: Global Training 2019.