Dokumentuaren akzioak
Minbiziaren aurkako immunoterapia tratamenduaren abantailak eta erronkak
"Minbiziaren aurkako immunoterapia" hitzaldi-solasaldia antolatu dute maiatzaren 2an Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Minbiziaren aurkako lehenengo immunoterapia tratamenduak 2014an hasi ziren egiten eta hauen abantaila eta erronka nagusiak aztertuko dituzte Francisco Borrego Rabasco, Ane Orrantia eta Iñigo Terrén Biocruceseko ikertzaileek.
Hitzaldia arratsaldeko 19.00etan izango da eta sarrera librea eta doakoa den arren gonbidapenak eskuratu behar dira liburutegian apirilaren 25etik aurrera (astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara).
Bertaratzerik ez duenak streaming bidez ikusteko aukera ere badu.
Iturria: Zientzia Kaiera.