Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mikel Laboa omentzeko lehiaketa UPV/EHUn

Dokumentuaren akzioak

Mikel Laboa omentzeko lehiaketa UPV/EHUn

2010/07/09 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUk unibertsitateko ikasleei zuzendutako lehiaketa antolatu du Mikel Laboa omentzeko. Euskal artistaren obra goraipatzeko lehiaketa da eta 3 modalitate daude:

    • Irudia: Bi sari egongo dira: 1.- arte plastikoetako teknikei lotutakoa (marrazketa, pintura eta eskultura) 2.- ikus-entzunezko bitartekoak darabiltzaten adierazpen teknikei lotutakoa (argazkigintza, zinema, bideoa...).
    • Musika: Mikel Laboaren abestiren baten bertsioa aurkeztu nahi duten musika talde edo bakarlariei zuzendutako modalitatea.
    • Idazketa: Argitaratu gabeko edozein generotako lanak onartuko dira (poesia, saiakera, kontaketa, azterlan kritikoa...).

Modalitate bakoitzeko 1.500€ko saria banatuko da eta lanak uztailaren 30a aurretik aurkeztu behar dira. Oinarriak PDF honetan dituzu.

Epaia abenduaren 1ean emango da, artistaren heriotzaren 2. urteurrenarekin bat eginez.