Dokumentuaren akzioak
Menpekotasuna duten adineko pertsonen zaintzaile informalen bizi kalitatea ikergai
Amaya Villanueva Lumbreras geriatriako erizainak mendekotasuna duten adineko pertsonen zaintzaile informalen bizi kalitatea ikertu du doktoretza-tesian.
Datuak adinekoen zentro bateko senitartekoak eta profesionalak elkarrizketatuta eta behatuta bildu ditu eta mendekotasuna duten adineko pertsonen zaintzaile informalen profila identifikatzea lortu du. Datuek zera erakutsi dute, zaintzaileak gehienbat emakumezkoak direla, ikasketa maila altukoak, senitartekoa zaindu eta lan profesionala aldi berean uztartzen dutenak.
Zaintzaileen jokabideen oinarrian emozioak daudela dio ikertzaileak. Alegia, zaintzaile informalek "senitartekoak maite dituztelako eta elkartasunagatik zaintzen dituzte, nahiz eta maiz emozio negatiboak sortzen zaizkien: errudun sentimendua, sufrimendua, frustrazioa, beldurra, bakardadea...".
Bestalde, ikerketak agerian utzi du zainketa hauetarako laguntzak egon badauden arren "aztertu den populazioaren iritziz, sistemak eskainitako laguntza ez da nahikoa, ez baitie erantzuten haien behar eta eskaerei".
Ikerketaren gaineko informazio gehiago hemen: UPNA/NUP.