Dokumentuaren akzioak
Menopausiaren ostean bularreko minbizia garatzeko arriskua gutxitzen du kafearen kontsumoak
Kafea kontsumitzeak bularreko minbizia izateko arriskua gutxitzen du menopausiaren ostean. Nafarroako Unibertsitatean egin dute azterketa eta 10.812 emakumek parte hartu dute bertan.
Ikerketaren hasieran bulerreko minbizirik ez zuten emakumeekin egin zen lan eta bataz beste 10 urteko epean bi urterik behin egin zitzaizkien azterketak. Froga hauetan, 101 bularreko minbizi atzeman zituzten.
Bi taldetan banatu zituzten emakumeak hasieran: egunean kafe-kikara bat baino gehiago hartzen zutenak eta bat edo gutxiago hartzen zutenak. Datuek lotura bat erakutsi dute kafe-kikara bat edo gehiago hartzearen eta menopausia ondore bularreko minbizia garatzeko arrisku gutxitzearen artean.
Ikusi ikerketaren gaineko xehetasunak Nafarroako Unibertsitatean.