Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mendiko erreskate taldeetan osasun alorreko profesionalak egon behar direla dio ikerketa batek

Dokumentuaren akzioak

Mendiko erreskate taldeetan osasun alorreko profesionalak egon behar direla dio ikerketa batek

2019/04/03 - Unibertsitatea.net
Hogei urtetan hirukoiztu egin da mendiko istripuen kopurua eta Ertzaintzako erreskate unitateetan Medikuntzako eta Erizaintzako langileak egotea proposatu dute osasunaren arloko profesionalek.
Mendiko erreskate taldeetan osasun alorreko profesionalak egon behar direla dio ikerketa batek

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Azken 20 urteetan hirukoiztu egin dira mendiko istripuak, 1996an 78 erreskate egin ziren eta 2018an berriz 267.  Mendiko erreskate eta bilaketak "osasun publikoko arazo" bilakatu direla diote adituek eta ildo honetatik diziplinarteko ikerketa bat egin berri dute.

Ikerketa taldea UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Sendoa Ballesteros irakasleak zuzendu du eta zera ondorioztatu dute: erreskate taldeek mendian istripua izandako pertsonei berehalako osasun laguntza emateko gaitasuna eduki beharko luketela. Alegia, pertsona hauek in situ artatzeko Medikuntzako eta Erizaintzako langileak Ertzaintzako erreskate unitateetan egon beharko luketela.

Mendira gero eta jende gehiago joaten da eta gizartea prestatu eta sentsibilizatu egin behar dela diote adituek, baina, horrez gain, erreskate unitateetan mendian moldatzen dakiten osasunaren alorreko langileak ere sartu behar direla diote. Izan ere "ebakuatzeari ekin aurretik pertsona in situ artatzea lortzen badugu, nabarmen murriztu daiteke hilkortasun indizea”.

Iturria: UPV/EHU