Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Matematikari Euskaldunen V. Topaketa: komunikazioak bidaltzeko deialdia

Dokumentuaren akzioak

Matematikari Euskaldunen V. Topaketa: komunikazioak bidaltzeko deialdia

2022/03/14 - Unibertsitatea.net
UEUren Matematika Sailak antolatu du eta aurkezpenak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da. Topaketa uztailaren 13an egingo da.
Matematikari Euskaldunen V. Topaketa: komunikazioak bidaltzeko deialdia

(Irudia: Pixabay Liznetzia. Iturria: Pixabay)

Matematikari Euskaldunen V. Topaketa egingo da uztailaren 13an, Eibarren, UEUren Udako Ikastaroen barne. UEUren Matematika Sailak antolatuko du eta esperientziak partekatzea, matematikarien arteko sarea antolatzen jarraitzea eta elkarlanari bide ematea izango ditu helburu.

Topaketarako aurkezpenak bidaltzeko deialdia egin dute orain eta bertara, bakoitzaren jardunari lotutako edozein gai aurkeztu daiteke, 10-15 minututako aurkezpena.

Hauek aurkezteko azken eguna apirilaren 13a izango da. Xehetasun guztiak hemen: Matematikari Euskaldunen V. Topaketa.

Etiketak: deialdia