Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Matematikari Euskaldunen IV. Topaketa egingo da uztailaren 10ean Eibarren

Dokumentuaren akzioak

Matematikari Euskaldunen IV. Topaketa egingo da uztailaren 10ean Eibarren

2020/06/02 - Unibertsitatea.net
UEUren Matematika Sailak antolatu du eta izena ematea irekita dago.
Matematikari Euskaldunen IV. Topaketa egingo da uztailaren 10ean Eibarren

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Matematikari Euskaldunen IV. Topaketa antolatu du UEUren Matematika Sailak uztailaren 10ean, Eibarren.

Matematikari euskaldunak elkarren berri izateko, matematikari berriak ezagutzeko eta elkarlanari bide emateko antolatzen dute eta jarraipena emango diote aurreko hiru edizioei: Matematikari Euskaldunen I. Topaketa, Matetop II eta Matetop III.

Izen ematea irekita dago eta hauxe da prestatu duten egitaraua:

09:00-09:15. Ongi etorria.

09.15-10.15. Hitzaldi nagusia: Prozesu matematikoen garrantzia matematikaren irakaskuntzan, Ainhoa Berciano (Matematikan doktorea. Bilboko Hezkuntza Fakultatea, UPV/EHU).

10.15-11.15. Komunikazio saioak (1)

  • 10:15-10:30 - Fluido-estruktura sistemak: existentzia eta bakartasun problema, Jon Asier Barcena-Petisco. (Matematikan graduatua eta doktorego ikaslea, LJLL- Sorbonne Universite).
  • 10:30-10:45 - Helburuetara orientatutako egokitzapena denboran aurrera doazen problema presudo-dualak erabilita, Judit Muñoz-Matute (Matematikan doktorea, Doktorego ondorengoa egiten Texas Unibertsitatean (Austin, EEBB)
  • 10:45-11:00 - Galera-funtzioen diseinua alderantzizko problemak ikasketa sakonaren bidez ebazteko, Jon Ander Rivera (Matematikan graduatua eta doktorego ikaslea, UPV/EHU).
  • 11:00-11:15 - Adimen artifizialaren aplikazioak eta ondorioak medikuntzan, Oihane Mayo Ijurra. (Ingeniaritza Biomedikuan graduatua eta doktorego ikaslea, UPV/EHU. Aldakin Taldea, Biomedical imaging).

11.15-11.45. Atsedenaldia.

11.45-13.45. Komunikazio saioak (2)

  • 11:45-12:00 - Aire-kutsatzaileen azterketa Euskal Autonomi Erkidegoan espazio-eredu bat erabilita, Irantzu Alvarez Gonzalez. (Topografoa, Geografian lizentziatua eta doktorea. Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea, UPV/EHU).
  • 12:00-12:15 - Trafiko dentsitatearen azterketa Euskal Autonomi Erkidegoan eredu geoestatistikoak erabilita, Kevin Fernandez Martinez (Ingeniaritza Zibilean graduatua, UPV/EHU).
  • 12:15-12:30 - Lanen planifikazio programa baten garapena meatzeen ingeniaritzako eraikuntza eta ustiaketa lanei egokituta, Gorka Berriozabalgoitia. (Ingeniaritza Zibilean eta Meatze Ingeniaritzan graduatua, UPV/EHU).
  • 12:30-12:45 - Egoeraren Monitorizazioan Oinarrituriko Mantenuaren optimizazioa Algoritmo Genetiko Helburu-Anitzen bitartez, Aitor Goti Elordi. Ingeniaritzan doktorea. Deustuko Unibertsitateko Industria Digitaleko katedrako zuzendaria.
  • 12:45-13:00 - Sopelako hiri hondakinen bilketarako ibilbide optimoaren azterketa, Leire Urrutia (Ingeniaritza Zibilean graduatua, UPV/EHU).
  • 13:00-13:15 - Modu normalen deskonposizioa eta hauen indargabetzea: horma finen mekanizatuaren kasua, Santiago Gonzalez. (Fisikan lizentziatua eta doktorego ikaslea UPV/EHUn. Aldakin Taldea).
  • 13:15-13:30 - Gainazaletan mugatutako ibilbideen kalkulua industriarako robot baten koordenatuen arabera, David Merida. (Fisikan doktorea. Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea, UPV/EHU.
    13:30-13:45 - Mekanizatzeko robot baten ibilbidearen programazio optimoa, Ibai Inciarte (Ingeniari Elektronikoa eta doktorego ikaslea, UPV/EHU. Aldakin Taldea).

13.45-14.00. Galdera-erantzunak.

14.00-14.15. Itxiera eta agurra.

Izena emateko jo hona: Matematikari Euskaldunen IV. Topaketa