Dokumentuaren akzioak
Matematikaren ulermena hobetzen gailu eramangarri bidez
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Matematika Saileko irakasle birek "Hobetzeko Proiektua" izeneko proiektu bat jarri dute martxan. Matematikak ulergarriago egitean datza, eta horretarako, gailu eramangarriak -mugikor adimentsuak, tabletak edota ordenagailu eramangarriak- erabiltzen dituzte Ekonomia eta Enpresa Zientzien ikasleen artean inplikazio handiagoa eta emaitza hobeak lortuaz.
María Jesús Campión eta Juan Ramón de Miguel Velasco izan dira ekimen honen egileak eta gaur eta bihar -urriaren 23 eta 24an- artean egingo diren jardunaldi batzuetan aurkeztuko dute. NUPeko Matematika Sailak antolatu ditu jardunaldiak eta unibertsitateko Sario eraikinean izango dira.
Ekimenaren egileek, ikasleek matematika hobeto uler dezaten lortu nahi dute beraien proiektuaren bitartez. "Oinarrizko ideia da ikasgelan azaltzen diren kontzeptuen eta propietateen esanahiari buruzko gogoeta eginaraztea, eta horretarako behar-beharrezkoa da berehalako erantzunen bat jasotzea sartu eta berehala" diote irakasleek.
Hemen duzue artikulu osoa irakurgai: Irakurri hemen.