Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Master ikasleentzako lau beka eskaintzen ditu CIC nanoGUNEk

Dokumentuaren akzioak

Master ikasleentzako lau beka eskaintzen ditu CIC nanoGUNEk

2020/04/08 - Unibertsitatea.net
Nanoteknologia, materialen zientzia, fisika, kimika eta biologiako ikasleei zuzendutako master proiektuak dira.
Master ikasleentzako lau beka eskaintzen ditu CIC nanoGUNEk

(Irudia: Pixabay LIzentzia. Iturria: Pixabay)

CIC nanoGUNEk bere ikerketa zentroetan master tesia egin nahi duten ikasleei zuzendutako lau beka eskaintzen ditu.

Deialdia nanoteknologia, materialen zientzia, fisika, kimika eta biologiako ikasleei zuzenduta dago. Bekak hilabeteko 300 eurokoak izango dira eta gehienez 10 hilabeteko iraupena izango dute.

Deialdian parte hartzeko azken eguna ekainaren 30a izango da. Ebazpena berriz, uztailaren 30erako egingo dute.

Informazio zehatza hemen duzu.