Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Master ikasleentzako lau beka eskaintzen ditu CIC nanoGUNEk

Dokumentuaren akzioak

Master ikasleentzako lau beka eskaintzen ditu CIC nanoGUNEk

2019/04/16 - Unibertsitatea.net
Nanoteknologia, materialen zientzia, fisika, kimika eta biologiako ikasleei zuzendutako master proiektuak dira.
Master ikasleentzako lau beka eskaintzen ditu CIC nanoGUNEk

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

CIC nanoGUNEk bere ikerketa zentroetan master tesia egin nahi duten ikasleei zuzendutako lau beka eskaintzen ditu. Zentroko 10 ikerketa talderen baten egiteko master proiektuak dira eta nanoteknologia, materialen zientzia, fisika, kimika eta biologiako ikasleei zuzenduta daude.

3000€ko beak dira eta nanozientziaren eta nanoteknologiaren alorreko hainbat arlotan espezializatzeko aukera izango dute ikasleek, hala nola nanooptikan, nanomaterialen alorrean zein aplikazio biomedikoetara bideratutako nanoingeniaritzan.

Hautaketa prozesua maiatzaren 5ean hasiko da eta amaiera data ofiziala Irailaren 20a da.

Informazio guztia hemen duzu.