Dokumentuaren akzioak
Marokoko Arabierari buruzko III.Nazioarteko Biltzarra Gasteizen
2008/05/06 - Unibertsitatea.net
Mundu osoko adituek parte hartuko dute eta Federico Corriente Córdoba Arabieraren espezialistarik handienak emango dio hasiera.
UPV/EHUko Letren Fakultateak antolatuta Mohamed VI.aren erreinuko aldaera dialektalari buruz hitz egingo dute Marokoko Arabierari buruzko III. Nazioarteko Biltzarrean: Ikerketa, Irakaskuntza eta Ikaskuntza.
Biltzarra aste honetan izango da, maiatzaren 7 eta 8an Gasteizko Letren Fakultateko Areto Nagusian. Izen ematea maiatzaren 6an bukatuko da.
Hemen duzu biltzarreko egitaraua. Informazio gehiagorako 945.01.36.09 telefono zenbakira deitu dezakezu edo leila.abushams@ehu.es helbidera idatzi.