Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mamutak eta errinozero iletsuak Larraunen

Dokumentuaren akzioak

Mamutak eta errinozero iletsuak Larraunen

2021/01/22 - Unibertsitatea.net
Ikerketa batek ondorioztatu du duela 46.000 urteko fosilak direla Maineako koban aurkitutakoak.
Mamutak eta errinozero iletsuak Larraunen

(Irudia: www.aranzadi.eus)

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta UPV/EHUk koordinatutako diziplinarteko talde batek errinozero iletsuak eta mamutak kokatzen ditu Larraunen (Nafarroa).

1996an mamut baten molarra aurkitu zuten Maineako koban Otxola esepeologia taldeak. Aranzadi Zientzia Elkarteari jakinarazi eta gero fosilak berreskuratu zituzten eta hauen ikerketa abiatu.

200 fosiletik gora berreskuratu ziren eta 5 errinozero iletsuri eta mamut bati dagozkie. Fosilak duela 46.000 urtekoak direla jakin da.

Albiste osoa: Aranzadi Zientzia Elkartea.