Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPNA/NUPek Bolognako prozesura egokituko ditu titulazio bi datorren ikasturtean

Dokumentuaren akzioak

UPNA/NUPek Bolognako prozesura egokituko ditu titulazio bi datorren ikasturtean

2008/09/18 - Unibertsitatea.net

UPNA/NUPek 2009/2010 ikasturterako bi titulazio egokituko ditu sistema Eroparrera.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasle ikasketak izango dira Bolognako prozesura egokituko direnak eta 3 urteko titulazioak izatetik 4 urtekoak izatera pasatuko direla aurreratu da.

Hauez gain, Fisioterapia, Erizaintza, Lan Hezkuntza, Zuzenbidea, Lan Harremanak, Ekonomia, Enpresen Administrazioa, Finantzak eta Kontabilitatea ikasketak egokitzeko aukera aztertzen ari dira.