Dokumentuaren akzioak
Maiatzaren 10ean egingo da MoodleMoot Euskadi 2019
2019/05/03 - Unibertsitatea.net
Mondragon Unibertsitateak antolatuko du aurtengo edizioa eta Hernanin egingo da, Orona-Ideo Fundazioaren egoitzan.
Mondragon Unibertsitateak antolatuko du MoodleMoot Euskadi 2019 jardunaldia.
Moodle, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuetan laguntzeko software libreko erreminta bat da eta milioika erabiltzaile ditu mundu mailan.
Euskal Herriko hezkuntza erakunde askotan erabiltzen den erreminta da eta jardunaldiaren helburua da esperientziak partekatzea. Alegia, euskal komunitatean izandako ibilbidea, esperientziak eta praktikak ezagutzea eta etorkizuneko aurrerapausoak zehaztea.
Jardunaldia maiatzaren 10ean izango da Orona-Ideo Fundazioaren Egoitzan, Hernanin. Izena hemen eman dezakezu eta informazio gehiago mooteu.eus gunean duzu.
Iturria: Mondragon Unibertsitatea.