Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mahatsondo-lerroetan landare-estalkia erabiltzeak dituen onurak ikertu ditu Javier Abad ikertzaileak

Dokumentuaren akzioak

Mahatsondo-lerroetan landare-estalkia erabiltzeak dituen onurak ikertu ditu Javier Abad ikertzaileak

2022/03/16 - Unibertsitatea.net
Javier Abad Zamorak, UPNA/NUPeko nekazaritzako ingeniariak ikertu du doktorego tesian.
Mahatsondo-lerroetan landare-estalkia erabiltzeak dituen onurak ikertu ditu Javier Abad ikertzaileak

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Mahatsondo-lerroetan landarez osatutako estalkia jartzeak dituen onurak ikertu ditu Javier Abad Zamorak, UPNA/NUPeko nekazaritzako ingeniariak.

Orain arte, mahatsondoen lerroen arteko kaleetan landatu izan da landare estalkia, baina ez mahatsondo lerro berean, Abadek ikerketan egin duen bezala.

Ochoa upeltegietako mahasti komertzial batean egin du ikerketa, laborantza-teknika hau hiru urtez aztertuz. Abaden esanetan, "modu horretan, belar txarrak kontrolatzen dira eta ez du eragin negatiborik mahatsen ekoizpenean eta ardoan". Gainera, lurzoruaren kalitatea hobetzen dela ikusi du. Hala ere, landare-estalpea ura lortzeko mahatsondoarekin zerbait lehiatzen dela ikusi du eta mahastiaren ekoizpenean eraginik ez badu ere, teknika hau erabiliz gero, ureztapena doitzea komeni dela aipatu du.

Ikerketaren gaineko xehetasun guztiak hemen: UPNA/NUP,