Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mahastiak gaixotzen dituen Botrytis cinerea onddoari aurre egiteko proiektu baten parte hartzen du UPNA/NUPek

Dokumentuaren akzioak

Mahastiak gaixotzen dituen Botrytis cinerea onddoari aurre egiteko proiektu baten parte hartzen du UPNA/NUPek

2020/02/28 - Unibertsitatea.net
Botrytis cinerea onddoaren aurkako eraginkortasuna erakutsi duten 6 legamia probatuko dituzte 3 ardandegitan.
Mahastiak gaixotzen dituen Botrytis cinerea onddoari aurre egiteko proiektu baten parte hartzen du UPNA/NUPek

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Nafarroako mahastietan kalteak eragiten ditu Botrytis cinerea onddoak. Eragiten dituen gaixotasunak kontrolatzeko estrategia berriak frogatuko dituzte orain.

BIOVID proiektua da zeregin hori burutuko duena eta UPNA/NUPek ere parte hartzen du. Laborategiko baldintzetan onddoaren kontrako eraginkortasuna erakutsi duten sei legamia mota erabiliko dituzte frogan. Legamia hauek, hiru ardandegietako lursailetan probatuko dira.

Gainera, mahasti horietatik hartutako legamia berriak isolatuko dituzte eta mahastietako Botrytis andui isolatuak suntsitzen saiatzeko erabiliko dituzte. Honez gain, biokontrolerako produktu bat ere formulatu nahi dute, hondakinik uzten ez duena eta onddoaren aurkako 6-12 hilabeteko bizitza baliagarria izango duena.

Iturria: UPNA/NUP.