Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mahasti eta sagastietako plagei aurre egiteko hegaztiak eta saguzarrak erabili dituzte

Dokumentuaren akzioak

Mahasti eta sagastietako plagei aurre egiteko hegaztiak eta saguzarrak erabili dituzte

2019/11/27 - Unibertsitatea.net
Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia saila eta Gipuzkoako sagardotegi eta txakolindegiak elkarlanean aritu dira gaia ikertzen.
Mahasti eta sagastietako plagei aurre egiteko hegaztiak eta saguzarrak erabili dituzte

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Sagastietako eta mahastietako izurrien kontrol biologikoa indartzea nahi du Aranzadi Zientzia Elkarteak sustatzen duen BIOBOX proiektuak.

Aranzadiko Ornitologia saila eta Gipuzkoako sagardotegi eta txakolindegiak elkarlanean aritu dira eta ikerketarako 8 mahasti eta 8 sagasti aukeratu dituzte. Zortzitan hegaztientzako habia-kutxak eta saguzarrentzako babeslekuak ezarri dira, besteetan ezer ez.

Emaitzek laboreen inguruko paisaiak hegaztien dibertsitatean eta plagen ugaritasunean eragina duela erakutsi dute. Hegaztien kasuan esaterako, espezie aniztasuna sagastietan handiagoa dela ikusi da. Mahastietan berriz, hegazti kopurua.

Saguzarren babeslekuen okupazio tasa baxua izan da eta hegaztien habia-kutxen okupazioa, berriz, % 40koa. Habia-kutxa okupatzen duen hegazti bikote batek batez beste eguneko 134 sarrera egiten dituela ikusi dute. Honekin lursail batean habia-kutxak ezarrita kumatze garaian gutxieneko intsektu kontsumoa 11000/Ha-koa litzatekeela aurreikusi dute.

Informazioa biltzen jarraitu nahi dute, datuetan sakondu eta plagen kontrola harrapakari naturalen bitartez egiteko ezagutza areagotzeko.