Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Luis-Luziano Bonapartek egindako euskalkien ikerketa izango du hizketagai Kepa Altonagak ostegunean

Dokumentuaren akzioak

Luis-Luziano Bonapartek egindako euskalkien ikerketa izango du hizketagai Kepa Altonagak ostegunean

2021/04/12 - Unibertsitatea.net
Apirilaren 15ean, arratsaldeko 18.00etan izango da hitzaldia, ZOOM bidez.
Luis-Luziano Bonapartek egindako euskalkien ikerketa izango du hizketagai Kepa Altonagak ostegunean

Irudia: wikipedia

"Bonaparte printzearen euskal euskalkien ikerketa: lanketa zientifiko eztabaidaezina?" izenpean, Luis-Luziano Bonapartek euskalkial sailkatzeko egindako lanaren gainean arituko da Kepa Altonaga biologo eta idazlea.

Euskararen historian berebiziko garrantzia izan zuen ikerketa honen irakurketa kritikoa proposatuko du Altonagak. Mintzaldia apirilaren 15ean izango da, arratsaldeko 18.00etan, ZOOM bidez.

Bilketa eta Baionako mediatekaren partaidetzarekin antolatutako hitzaldia lotura honetatik jarraitu daiteke: https://zoom.us/j/91504932067

Iturria: EKE.