Dokumentuaren akzioak
Logistikari buruzko II. jardunaldia egingo da bihar
2012/03/07 - Unibertsitatea.net
Euskadiko Logistikari buruzko II. jardunaldia identifikazio eta trazabilitatearen teknologia berriei buruz arituko da. Jardunaldia Euskadiko mugikortasun eta logistika Klusterrak antolatu du eta bihar egingo da Deustuko Unibertsitateko liburutegian, goizeko 9etatik 12:30etara.
Lehenengo zatiko hitzaldietan irrati-frekuentziari lotutako aplikazio teknologikoak aztertuko dituzte eta ondoren, gai berdinarekin mahai-ingurua egingo dute. Bigarren zatian Aldanondo Corporación Alimentaria, Cenker, Deustotech eta DHL Supply Chain enpresak izango dirateknologia hauek erabiltzeak suposatu dien erronka eta abantailak azalduko dituztenak.