Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Liverpoolgo Unibertsitateak euskal Ikasketen ikerketa egiteko beka bat eskaintzen du

Dokumentuaren akzioak

Liverpoolgo Unibertsitateak euskal Ikasketen ikerketa egiteko beka bat eskaintzen du

2022/03/07 - Unibertsitatea.net
Maiatzaren 31ra arte dago irekita deialdia.
Liverpoolgo Unibertsitateak euskal Ikasketen ikerketa egiteko beka bat eskaintzen du

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Etxepare Euskal Institutuak Liverpolgo Unibertsitatean euskal Ikasketen ikerketa egiteko beka bat eskaintzen du: "Manuel Irujo Scholarship in Basque Studies".

Bekak, MRes in Modern Languages and Cultures izeneko ikerketa-masterraren urtebeteko balio ekonomikoaren % 100 estaliko du, masterrean Euskal Ikasketak bidea hautatzen dutenei.

Deialdia irekita dago maiatzaren 31ra arte eta euskal hizkuntzari, ekoizpen kulturalari, historiari edota politikari buruzko ikerketa egiteko interesa duten ikasleei zuzenduta dago. Bereziki, Manuel Irujo politikariaren biografiarekin zerikusia duten memoria, erbeste, diaspora eta europar ikerketak biltzen dituzten proiektuak.

Xehetasunak: Etxepare Euskal Institutua.

 

 

 

Etiketak: deialdia