Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Liliparen Euskal Herriko banaketa mapa egiteko laguntza eskatu du Aranzadi Zientzia Elkarteak

Dokumentuaren akzioak

Liliparen Euskal Herriko banaketa mapa egiteko laguntza eskatu du Aranzadi Zientzia Elkarteak

2022/02/07 - Unibertsitatea.net
Urtarrila amaieran hasi dira lilipak loratzen eta herritarren laguntza eskatu dute lore hauen banaketa mapa berri bat osatu ahal izateko.
Liliparen Euskal Herriko banaketa mapa egiteko laguntza eskatu du Aranzadi Zientzia Elkarteak

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Lilipak edo nartzisoak, urtarrila amaieran hasi dira Euskal Herriko mendi askotan loratzen. Hori dela eta, lore honen Euskal Herriko banaketa mapa egin ahal izateko #lilipa kanpaina abiatu du Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailak.

Proiektuarekin, lilipa edo nartzisoen banaketa mapa berri bat sortu nahi da eta herritarren laguntza eskatu dute horretarako. Ekarpenak egiteko pausu hauek jarraitu behar dira:

  • Lilipa bat ikustean 2 argazki atera: landarea osotasunean eta lorea gertutik.
  • Lekuaren koordenatu geografikoak gorde.
  • Twitter bitartez argazkiak eta kokapena partekatu #lilipa traola erabiliz.

 

Iturria: #lilipa.