Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Lengoaia Naturalaren Prozesamendurako Espainiar Elkartearen kongresua Donostian

Dokumentuaren akzioak

Lengoaia Naturalaren Prozesamendurako Espainiar Elkartearen kongresua Donostian

2009/06/18 - Unibertsitatea.net

Lengoaia Naturalaren Prozesamendurako Espainiar Elkarteak (SEPLN) erakundearen XXV. kongresua ospatuko du Donostian.

Irailaren 8tik 10era izango da Miramar Jauregian eta kongresuaren helburuak izango dira besteak beste:

  • Lengoaia Naturalaren prozesamenduan (LNP) egindako azken ikerketa eta garapenak aurkeztea.
  • I+G proiektuen berri ematea.
  • Oinarrizko ikerkuntzan eta industrian aurreikusitako aplikazioekin etorkizuneko norabide nagusiak identifikatzea merkatuko benetako beharrekin alderatzeko.