Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Leioa-Erandio eremuko Irakasleen Unibertsitate Eskola berriak 2.200 pertsonen jarduna bilduko du

Dokumentuaren akzioak

Leioa-Erandio eremuko Irakasleen Unibertsitate Eskola berriak 2.200 pertsonen jarduna bilduko du

2011/11/28 - Unibertsitatea.net
Gaur, UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolak etapa berri bat zabaldu du, Bizkaiko Campuseko Leioa-Erandio eremuan kokatuta dagoen eraikina inauguratu ostean.

2011/2012 ikasturtean 2.000 ikasletik gora hartuko ditu, inauguratu berri den Leioa-Erandio eremuko Irakasleen Unibertsitate Eskolaren eraikin berriak. Guztira, 2.224 pertsonen eguneroko jarduna bilduko du eraikin honek: ikasle, irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileena.

Irakaskuntza eskaintzari dagokionez, plan zaharreko bost ikasketa eskainiko dira eta plan berriko hiru gradu: Gizarte Hezkuntzako Gradua, Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua. Matrikulatu diren ikasleen %78a emakumeak dira eta ikasle berrien gehiengoak euskaraz egingo ditu ikasketak: Gizarte Hezkuntzako Graduan %48,92k, Haur Hezkuntzan %84,29ak eta Lehen Hezkuntzan %75,53ak.