Dokumentuaren akzioak
Lehen Mundu gerrako 10 euskal presori egindako grabaketak erakutsiko dituzte ostiralean Azkainen
Lehen Mundu gerran Alemanian preso zeuden 10 soldadu euskaldun grabatu zituzten . Hizkuntza eta musika ikertu nahi zituzten eta 3 ordu eta 21 minutuko grabaketa egin zuten.
1916 eta 1917an egindako grabaketak kantu zati eta testuak ditu eta 100 urte eta gero hauen kopia numerikoak eskuratu ditu Euskal Kultur Erakundeak (EKE). Soldaduak hauek ziren: Grabatu zituzten soldaduak Antoine eta Jean-Baptiste Suhas anaiak (Arrangoitze), Laurent Issuribehere (Larresoro), Pierre Labadie (Hazparne), Jean-Baptiste Mendiburu (Donibane Lohizune), Jean-Noël Irigoyen (Ainhiza-Monjolose), Pierre Mendiburu (Armendaritze), Joseph Jaureguiber (Larraine), Pierre Ascarateil (Altzai) eta Saint-Jean Bidegaray (Garindaine) izan ziren.
Azkainen erakutsiko dituzte artxibo hauek apirilaren 12an (ostirala), arratsaldeko 19etan. Baita EKEk eskatuta Mondragon Unibertsitateko bi ikaslek egindako Maitia nun zira? dokumentala.
Iturria: Euskal Kultur Erakundea.