Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Lau beka New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en praktikak egiteko

Dokumentuaren akzioak

Lau beka New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en praktikak egiteko

2019/11/04 - Unibertsitatea.net
EAEko lau gaztek izango dute beka eskuratzeko aukera. Hiru hilabeteko praktikaldiak izango dira.
Lau beka New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en praktikak egiteko

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumen hiru hilabeteko praktikaldia egiteko aukera emango die EAEko lau gazteri Guggenheim Bilbo Museoak.

Deialdia graduatu berriei (2017/2018 ikasturtetik aurrera graduatutakoei), graduaren azken urtean daudenei edo graduondoko bat ikasten ari direnei zuzenduta dago. Kontuan hartu eskaera egiteko beharrezkoa dela ingelesezko maila altua izatea, ahoz nahiz idatziz.

Praktikaldia udan (2020ko ekainetik abuztura) edo udazkenean (2020ko irailetik abendura) egiteko aukera egongo da eta dirulaguntza, 3.500 dolarretakoa izango da.

Deialdira aurkezteko epea abenduaren 16an amaituko da. Oinarriak eta izena ematea hemen.

Iturria: UPV/EHU.