Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Laster dator Uda eta horrekin Ikastaroak

Dokumentuaren akzioak

Laster dator Uda eta horrekin Ikastaroak

2012/05/17 - unibertsitatea.net
Udako Euskal Unibertsitateko Udako Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.

Aurten, UEUko Udako ikastaroek 40 urte betetzen dituzte. Hala, 40 ikastaro eskainiko dituzte. “ Lau hamarkada euskara eta unibertsitatearen alde lanean” da aurtengo ikastaroak aurkezteko aukeratu duten leloa. Izan ere, data berezia da eta eskainitako ikastaroen kopurua handiagoa izango da, aurreko urteekin konparatuz, aukera aprobetxatzeko. Ekainaren 26an abiatuko dira ikastaroak Eibarren, uztailaren 4an Baionan eta 16an Iruñean. Guztira 20 ikastaro emango dira Eibarren, 8 Baionan, 10 Iruñean eta 2 on line egiteko.

Sei ataletan banatu dituzte ikastaroak: artea eta musika, giza zientziak, ingeniaritza eta teknologia, osasunaren zientziak, humanitateak eta zientzia aplikatuak. Ordu kopurua desberdina izango da, ikastaroaren araberakoa. Laburrenak 10 ordu izango ditu eta luzeenak 80. Ikastaroak egoitzen arabera banatuak honako hauek dira:

Eibarren:

Baionan:

Iruñean:

On line:

Izena emateko epea kurtso bakoitza hasi baino astebete lehenago arte irekita egongo da.