Dokumentuaren akzioak
Larrialdietako anbulantzietako osasun profesionalen lan arriskuak ikertu dituzte
Larrialdietako anbulantzietan lan egiten duten osasun arloko profesionalen lan arriskuak ikertu ditu Tania Arenal Gotak (Iruñea, 1988) UPNA/NUPen aurkeztu duen doktorego tesian.
Larrialdietan espezializatutako erizaina da Arenal eta goi mailako teknikaria da lan arriskuen prebentzioan. Tesian laneko arriskuak ikertu ditu psikologiaren eta gizartearen, higienearen, ergonomiaren eta segurtasunaren ikuspegitik. Ikerketarako, Nafarroako Larrialdietako Garraio Sareko berrogei anbulantziatan oinarritu da.
Higienea dela eta, emaitzek zera erakutsi dute, eskuak ez dituztela behar bezala garbitzen eta laneko arropak etxean garbitzen dituztela, baldintza egokiak bermatu gabe. Ergonomiaren ikuspegitik, min gehien profesionalen hankek jasaten dutela ikusi da, gaixoaren pisua anbulantziatik jaistean. Ikuspegi psikozialetik berriz, profesional hauek dituzten kontratu motak sortzen dituen kezkak azpimarratzen ditu.
Irakurri ikerketa bere osotasunean hemen: UPNA/NUP.