Arrisku egoeran dauden adingabeei laguntzen dien zinta metrikoa diseinatu du UPV/EHUko Erizaintza Kliniko eta Osasun Komunitarioa ikertaldeak.
Larrialdi egoeretan adingabeen gutxi gorabeherako pisua jakiteko aukera ematen du zintak eta hau jakitea garrantzitsua da umeak artatzerako orduan. Sendoa Ballesteros ikerketaren koordinatzailearen esanetan "sendagaien edo zain barneko fluidoen dosia kalkulatu ahal izateko, baita larrialdi pediatrikoetan zer neurriko materialak erabili behar ditugun jakiteko ere, pisua jakin behar da".