Dokumentuaren akzioak
Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako herri kontakizunen bilketa eta azterketa
2018/12/19 - Unibertsitatea.net
Maialen Moreno Zubeldia Euskal filologoak eskainiko du hitzaldia bihar, abenduak 20, Baionako Museoan.
Maialen Moreno Zubeldia Euskal filologian doktorea (Deustuko Unibertsitatea) da eta herri kontakizunak bildu ditu Lapurdin, Baxenabarren eta Zuberoan. 2009-2010 urte bitartean egin du azterketa eta transkribatu dituen kontakizun horien ezaugarriez arituko da besteak beste bihar (abenduak 20) Baionako Museoan antolatu den hitzaldian.
Hitzaldian errefera-emailea izango da Xarles Videgain Euskaltzain eta Unibertsitateko irakaslea. Hitzaldia arratsaldeko 18.30etan izango da, euskaraz eta bat-bateko itzulpena egingo da frantsesez.
Informazio gehiago: EKE.