Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kulturan murgiltzeko aldizkari birtuala

Dokumentuaren akzioak

Kulturan murgiltzeko aldizkari birtuala

2012/06/08 - unibertsitatea.net
Kulturpekaria ildo bereko arlo desberdina jorratzen dituen aldizkari birtuala da. Zazpi gaztek sortua eta kudeatua.

Nagore Ares, Maialen Berastegi, Iker Perez, Miren Mendoza, Amaia GarcĂ­a, Aimar Esteban eta Borja Guerrero dira bere sortzaileak. Kazetaritza ikasi zuten elkarrekin eta bokazioak bultzaturik Kulturpekaria aldizkari birtuala sortzera ausartu ziren. Sare sozialetan ezagutzera eman ziren 2011ko azaroan baina 2012ko otsaila arte ez zuten lehendabiziko publikazioa argitaratu. Hilabetekaria da eta kultur gai desberdinak sakontasunean lantzea du oinarri. Argia ikusi zuenetik hogei artikulu inguru kaleratu dituzte eta hilero zifrak gora egiten du.

Musika, zinema, literatura, moda, arte eszenikoak eta plastikoak jorratzen dituen aldizkaria da Kulturpekaria. Zazpi gaztek sortua, artea atsegin dutenak eta bokazioak bultzatuak. Kultura maite dutenentzat, bertan murgiltzea, urpekaritzea, gustuko dutenentzat pentsatua dago.

Aurreko batean aipatutako Literatur Mikorpilulen Farmaziarekin gertatzen den bezala, azpimarratu nahi dugu gazteen ekimen mota hauen garrantzia. Izan ere, honelako ekintzak beharrezkoak dira langabezia nagusi den gizarte honetan. Ekimen berriak, irudimentsuak eta ilusioz beteak.