Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kultur sorkuntza digitala sarituko du Durangoko Azokako sormen bekak

Dokumentuaren akzioak

Kultur sorkuntza digitala sarituko du Durangoko Azokako sormen bekak

2021/05/05 - Unibertsitatea.net
Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak sustatzen dute beka.

Sormen beka deitu dute Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak. 4. edizioko gaia kultura digitala izango da eta praktika edo espresio artistiko baten oinarritutako lan digitala sarituko da.

Bekarekin, euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei ezagutzera emateko bideak eskaintzea da helburua. 18 urtetik gorakoei zuzendutakoa da eta irabazleak 15.000 eurotako beka eskuratuko du. Sormen lana garatzeko urte beteko epea egongo da eta 2022ko Durangoko azokan aurkeztu beharko da.

Lanak aurkezteko epea irailaren 21ean amaituko da (18:00etan).

Deialdiaren informazio guztia hemen dago: Durangoko Azoka.