Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kuaternarioan zehar itsaspeko paisaia nola eratu zen aztertzen dabiltza UPV/EHUko ikertzaileak

Dokumentuaren akzioak

Kuaternarioan zehar itsaspeko paisaia nola eratu zen aztertzen dabiltza UPV/EHUko ikertzaileak

2020/06/04 - Unibertsitatea.net
Euskal kostaldeko itsas hondoan iraganeko 12 kosta lerro definitu dituzte.
Kuaternarioan zehar itsaspeko paisaia nola eratu zen aztertzen dabiltza UPV/EHUko ikertzaileak

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Kuaternario garaian itsaspeko paisaia nola eratu zen aztertzen ari da UPV/EHUko Mineralogia eta Petrologia saila. Garai hartan klima-aldaketa handiak gertatu ziren eta eta eratu ziren itsas hondoko plataforma arrokatsuak non dauden, zein morfologia duten... ikertzen dihardute.

Peru Bilbao Lasa Ikertzailearen esanetan "plataforma arrokatsuak olatuen eraginez sortzen diren gainazal lauak dira. Olatuek, lixa baten antzera, itsas hondoa higatzen dute eta hortaz astiro-astiro gainazal lauak eratzen dira. Gainazal horiek, itsaspean ere aurkitu daitezke".

Hori guztia aztertzeko teknologia aurreratua erabili dute eta ezkutuan dagoen erliebea azalaratzeko hiru dimentsioko mapak sortu dituzte. Bizkaiko Golkoko itsaspean egindako ikerketan aurrez definitu gabeko plataforma arrokatsu berriak zehaztu dituzte. Hala ere, ikertzailearen esanetan “ez gara gai izan itsaspeko plataforma arrokatsu horien agerpena aldagai bakarrarekin lotzeko. Badirudi zenbait aldagairen arteko elkarrekintzaren menpe dagoela gainazal horien sorrera eta kontserbazio-maila".

Iturria: UPV/EHU.