Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kuaternarioa eta emakume migratzaileak

Dokumentuaren akzioak

Kuaternarioa eta emakume migratzaileak

2019/06/18 - Unibertsitatea.net
Hitzaldia Montse Hervellak emango du, UPV/EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko ikertzaileak.

 Kuaternarioko XV. Biltzarra uztailean Bilbon egingo dela eta ekainean Kuaternarioari buruzko UPV/EHUko Prestakuntza eta Ikerkuntza Unitateak hitzaldi-zikloa antolatu du.

Bihar, ekainak 19, eskainiko diren lau hitzaldietako hirugarrena eskainiko da: "Emakume migratzaileak: ADN mitokondrialak haien iraganaren historia azaltzen digu". Izan ere, diziplinarteko informazioari esker historiaurrean gertatutako giza-migrazioak berreraiki daitezke. Hitzaldia Montse Hervellak emango du, UPV/EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko ikertzaileak. Hitzaldian, historiaurreko giza-gorpuzkietatik berreskuratutako ADN mitokondrialaren informazioa erakutsiko da.

Esan bezala hitzaldia ekainaren 19an izango da arratsaldeko 19.00etatik 20.00etara Bilboko La Bolsa eraikinean (Pilota kalea 10). Sarrera librea eta doako da, aforoa bete arte.

Iturria: Zientzia Kaiera.