Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Koronabirusaren gaineko herritarren iritziak, pertzepzipoak eta informazio-bideak aztertu nahi dituzte

Dokumentuaren akzioak

Koronabirusaren gaineko herritarren iritziak, pertzepzipoak eta informazio-bideak aztertu nahi dituzte

2020/04/03 - Unibertsitatea.net
Nazioarteko azterlana da eta parte hartzaileen artean dago UPNA/NUP.
Koronabirusaren gaineko herritarren iritziak, pertzepzipoak eta informazio-bideak aztertu nahi dituzte

(Irudia: Pixabay LIzentzia. Iturria: Pixabay)

COVID-19aren gainean herritarrek dituzten iritziei, pertzepzioei eta informazio-bideei buruzko nazioarteko azterlan batean parte hartzen ari da UPNA/NUP.

Herritarren iritzia jasotzeko online bete daitekeen galdetegi anonimoa prestatu dute, hamar edo hamabost minututan erantzutekoa. Hori dela eta, galdetegia erantzuteko gonbitea luzatu dute nazioarte mailan.

UPNA/NUPekin batera hauek ari dira azterlanean parte hartzen: Juiz de Forako Unibertsitate Federala (Brasil), Chengdu University of Information Technology (Txina), Aarhus University (Danimarka), University of Applied Sciences Zittau/Görlitz (Alemania), Reykjavik University (Islandia), Muhammadiyah University of Malang (Indonesia), Instituto Politécnico de Setúbal (Portugal), Kaliningrad State Technical University (Errusia) eta Nuh Naci Yazgan University (Turkia).

Iturria: UPNA/NUP.